XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta umia besuetan artu ta jantzabalaz alik ondoen estalduta, etxerantz zuzendu zan, lagunak bere lepotik barre-egitten ebala.
Baserrira elduta, lagunak esan eutson gure gixonari: - Zeuk umia daruazu, ¿ezta?.
Ekarri, ba, jantzabala.
Bakixu, gordallubagaz erdi-bana egingo gendubala esan gebala.
Baña egurgin zintzuak erantzun eutson: - Ezin ori.
Jantzabla ezta zeuria, ez niria, umiarena baño.
Eta agur-egin ondoren, etxera juan eta atian jo eban.
Emaztiak atia zabaldu eban.
Eta senarra osasunaz ta ondo etorrela ikusita, besarkatu eban.
Egur-pillua sorbaldatik lurrera erantsitten lagundu ta oskijetan (zapatetan) eukon edurra kendu eutson.
Baña egurgiñak esan eutson: - Basuan gauza bat aurkittu dot, ¡bai?, ta emen dakatzut, ondo zaindu dagixun.
- ¿Zer da, baña? - emaztiak itandu eutson -.
Arin esan, gurian guztittariko gauzak biar dira-ta.
Gixonak, orduban, jantzabala zabaldu ta lo eguan umetxuba erakutsi eutson.
- ¡Ut ortik, zorigaizto! - emaztiak, asarrez, esan eutson -.
¿Gure umiai jaten emon-eziñik gabiltzalarik, beste umerik dakastazu?.
¡Batek bai-daki gero, beronegaz zori txarra etorriko ete-danik!.
¿Baña zelan demontre konponduko ete-gara berau azteko?.
- Ume au ume ixarra da.
Eta esan eutson zelan aurkittu eban.
Baña emaztia, baketu-biarrian amurragotu zan.
Eta senarrari, garrazika, esan eutson: - ¿Gure umiai emoteko beste ogi eztaukogu, ta iñorenari emon biarko ete-dautsogu?.
¿Zer ixango da gugaz? ¿Nork emongo ete-dausku jaten?.
- Ez ardurarik izan.
Jaungoikuak danok zainduten gauz (gaitu).
Ormatxorijai be ¿ez-ete-dautse jaten emoten? - senarrak erantzun eutson.
Basotiko axe otza sartzen zan barrura, zabalik eguan atetik.
Emaztiak, dardarez, gixonari esan eutson: - Itxixu ate ori.
Axe otza sartzen dala ¿ez-ete-dozu ikusten?.
- Bijotz gogorrik dagon etxera, axe otza baño ezta sartu biar - egurgiñak esan eban.
Emaztia, ezer erantzun barik, su-ondora urreratu zan.
Andik laster, begijak malkoz beterik eukozala, senarrari begiratu eutson.
Gixonak, orduban, umia artu ta emaztiaren altzuan ezarri eban.
Onek mosu bat emon eutson.